Oiartzungo auzoetako azken jaiak ospatuko dituzte Ugaldetxon
Oiartzungo auzoetako urteko azken jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Ugaldetxon: San Migel Jaiak. Ostiralean hasi, eta igandera arte hainbat ekitaldi antolatu ditu Ugaldetxo Kultur Taldeak. San Migel Egunean, datorren ostegunean, meza, hamaiketako...
Oiartzungo auzoetako urteko azken jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Ugaldetxon: San Migel Jaiak. Ostiralean hasi, eta igandera arte hainbat ekitaldi antolatu ditu Ugaldetxo Kultur Taldeak.
San Migel Egunean, datorren ostegunean, meza, hamaiketakoa eta kalejira izango dira.
Ostirala, hilak 23
- 19:00. Jaien hasiera: suziriak, buruhandiak eta trikitilariak.
- 19:30. Kartelada.
- Ondoren. Afari merienda. Norberak eramandakoarekin.
- 22:00. Herri Musikaren Txokoko musikariak eta ondoren, dantzaldia Gugaz! taldearekin.
- 22:00. Garai bateko Atamitxen XXXIII. Truk Txapelketa.
Larunbata, hilak 24
- 16:00. Haur jolasak eta txokolate jatea.
- 17:30. Duatloia.
- Jarraian. Atamitx Trails bizikleta ikuskizuna.
- 20:00. Zine emanaldia karpan: Izotz aroa 3 (Ice Age).
- 21:00. Auzo afaria Atamitxen.
- Ondoren. Dantza saioa Laja II eta Narbaizarekin.
Igandea, hilak 25
- 09:00. Diana Lartaun Txistulari Taldearekin.
- 11:30. Pilota partidak Txipitoko frontoian.
- 12:00. Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia.
- Ondoren. Toka txapelketa.
- 17:00. Goitibehera jaitsiera Txipitoko maldan, 14 urtetik gorakoentzat.
- Ondoren. Haurrentzat puzgarriak eta ohe elastikoak.
- Jarraian. Sardina jatea, otartekoak.
- 19:30. Zezensuzkoa eta goitibehera suzkoa.
Datorren osteguna, hilak 29, San Migel Eguna
- 10:30. Meza, Atamitxen.
- Ondoren. Hamaiketakoa, doan. Aldez aurretik txartela behar da jaso Intxixu tabernan.
- 20:00. Festen bukaera, bertso poteoa eta kalejirarekin.