Lau garaipen eta porrot bat Gipuzkoako lehiako lehenengo partidetan
Gipuzkoako Txapelketako partidak jokatzen hasi ziren pasa berri den asteburuan Oiarpeko pilotariak. Guztira bost partida jokatu zituzten, eta horietatik lau irabazi zituzten eta bat galdu. Kadeteetan, Lehen Mailan, Oiarpeko Salaberria-Azpirozek 9-22 galdu zuten, talde bereko Olarra eta Floresen kontra (Oiarpek, beraz, irabazi eta galdu egin zuen partida bera). Gazteen Lehen Mailan, Oiarpeko Sarasti-Imazek 22-7 garaitu zituzten Lagunak taldeko Txurruka-Alberdi. Seniorren Bigarren Mailan, Oiarpeko Agirrezabala eta Manterolak 22-17 irabazi zieten Usurbilgo Catalinari eta Errekari. Seniorren Lehenengo Mailan, Martinez-Irastorzak (Oiarpe), garaipena eskuratu zuten 22-6, Lagunak taldeko Lizarralde eta Txurruka bikoteari irabazita. Azkenik, seniorretan baina banaka, Oiarpeko Ugaldek 22-18 galdu zuen Arrasateko Zuazuaren kontra. Bestetik, Gartzaronen (Nafarroa) beste bi partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan. Alebinetan, Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeberriak 18-13 irabazi zieten Etxeberriari eta Gaskueri. Seniorretan, Arribilaga eta Ugaldek (Oiarpe) 20-22 galdu zuten Etxaide eta Garcia II.aren kontra. Hurrengo partidak Oiarpeko pilotariek Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan lau partida jokatuko dituzte ostiralean, 19:15ean. Lehenengo partida Oiarpe eta Aurrera Saiazen artekoa izango da, kadete Bigarren Mailakoa. Bigarren partida, kadete Lehenengo Mailakoa izango da, Oiarpe 2 eta Seguraren artekoa. Hirugarren partida gazteena izango da, banaka, Oiarpe eta Lapke taldeen artekoa. Azken partida ere banakakoa izango da, Senior Mailakoa, hain zuzen ere: Oiarpe eta Usurbil 2ren [...]
Gipuzkoako Txapelketako partidak jokatzen hasi ziren pasa berri den asteburuan Oiarpeko pilotariak. Guztira bost partida jokatu zituzten, eta horietatik lau irabazi zituzten eta bat galdu.
Kadeteetan, Lehen Mailan, Oiarpeko Salaberria-Azpirozek 9-22 galdu zuten, talde bereko Olarra eta Floresen kontra (Oiarpek, beraz, irabazi eta galdu egin zuen partida bera).
Gazteen Lehen Mailan, Oiarpeko Sarasti-Imazek 22-7 garaitu zituzten Lagunak taldeko Txurruka-Alberdi.
Seniorren Bigarren Mailan, Oiarpeko Agirrezabala eta Manterolak 22-17 irabazi zieten Usurbilgo Catalinari eta Errekari.
Seniorren Lehenengo Mailan, Martinez-Irastorzak (Oiarpe), garaipena eskuratu zuten 22-6, Lagunak taldeko Lizarralde eta Txurruka bikoteari irabazita.
Azkenik, seniorretan baina banaka, Oiarpeko Ugaldek 22-18 galdu zuen Arrasateko Zuazuaren kontra.
Bestetik, Gartzaronen (Nafarroa) beste bi partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan.
Alebinetan, Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeberriak 18-13 irabazi zieten Etxeberriari eta Gaskueri.
Seniorretan, Arribilaga eta Ugaldek (Oiarpe) 20-22 galdu zuten Etxaide eta Garcia II.aren kontra.
Hurrengo partidak
Oiarpeko pilotariek Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan lau partida jokatuko dituzte ostiralean, 19:15ean.
Lehenengo partida Oiarpe eta Aurrera Saiazen artekoa izango da, kadete Bigarren Mailakoa.
Bigarren partida, kadete Lehenengo Mailakoa izango da, Oiarpe 2 eta Seguraren artekoa.
Hirugarren partida gazteena izango da, banaka, Oiarpe eta Lapke taldeen artekoa.
Azken partida ere banakakoa izango da, Senior Mailakoa, hain zuzen ere: Oiarpe eta Usurbil 2ren artekoa izango da lehia.