Hiru Erregeen Mahaiara igoz ekingo dio Bixi-Bixik ikasturteari
Asteburua mendian emango dute Bixi-Bixi taldekoek. Asteburuko irteera antolatu dute, Hiru Erregeen Mahai mendira igotzeko. Larunbatean bertan irtengo dira Donibanetik, eta gaua Lintzako aterpetxean emango dute, igandean Euskal Herriko mendirik garaie...
Asteburua mendian emango dute Bixi-Bixi taldekoek. Asteburuko irteera antolatu dute, Hiru Erregeen Mahai mendira igotzeko. Larunbatean bertan irtengo dira Donibanetik, eta gaua Lintzako aterpetxean emango dute, igandean Euskal Herriko mendirik garaiena igotzeko. Irteerak 15 euro balio du, eta joan nahi dutenek ostegunera arteko epea dute izena emateko. Bixi-Bixi kultur elkartekoek aurten
” lurraldetasuna eta nazioa kontzeptuei ez ezik, euskal ikurren esanahi nahiz erabilerari ere berebiziko garrantzia eman nahi” dietela iragarri dute. ‘Haurrei ostiraletako jaiez gozaraziko diegu, eta helduei euskal kultura (hizkuntza, kirola, historia…) berpizten laguntzeko behar adinako eskaintzak egingo dizkiegu’ esan dute.