Auzoetako emakume taldeek martxan jarri dituzte ikastaroak
Auzoetako emakume elkarteek aste honetan jarriko dute martxan euren ikastaro programa. Lehenengo aldiz, berdintasun arloaren gidaritzapean egingo dute gainera. Ikastaro programa horren helburua, “emakumeen arteko topaketa eta gizartean parte hart...
Auzoetako emakume elkarteek aste honetan jarriko dute martxan euren ikastaro programa. Lehenengo aldiz, berdintasun arloaren gidaritzapean egingo dute gainera. Ikastaro programa horren helburua, “emakumeen arteko topaketa eta gizartean parte hartzea da” zehaztu dute Berdintasun arlotik.
Izena emateko epea zabalik
Berdintasun arloarekin elkarlanean, guztira emakumeen hamaika elkartek hartuko dute parte.
Eskaintzari dagokionean berriz, anitza dela azaldu dute Berdintasun arloko arduradunek: “gorputz edo espresio plastikoa lantzen duten ikastaroak, zein adimena lantzen dutenak aurki daitezke programa horretan”.
Bihar bertan zabalduko dute ikastaroetan izena emateko epea eta bi egunez luzatuko. Interesadunek, beraz etzidamura arte izango dute beta elkarte bakoitzaren egoitzan 17:00etatik 19:00ak arte aukeratutako ikastaroan izena emateko.