Denboraldia ezin hobe bukatu du Hondarribiak Bermeon irabazita
Bukatu da TKE liga, eta Hondarribiak ezin hobe agurtu du aurtengo denboraldia. Euri eta haize artean jokatu zuten Bermeoko ikurriña larunbatean, eta garaipena eskuratzeko gogotsu zeuden Mikel Orbañanosen mutilak. Hala, itsasoari aurre egin eta urdai...
Bukatu da TKE liga, eta Hondarribiak ezin hobe agurtu du aurtengo denboraldia. Euri eta haize artean jokatu zuten Bermeoko ikurriña larunbatean, eta garaipena eskuratzeko gogotsu zeuden Mikel Orbañanosen mutilak. Hala, itsasoari aurre egin eta urdaibaien aurretik sartzea lortu zuten arerioaren etxean.
Taldea oso pozik dago, “azkeneko asteburuan garaipen bat eskuratzea zaila izango zela bagenekien, baina lortu dugu eta oso gustora gaude. Uste genuena baino hobe ibili gara eta denboraldi oso ona egin dugu”, esan du Orbañanosek. Orain, deskantsurako astia izango dute, baina datorren denboraldiari begira, bertako arraunlari gaztekin lanean jarraituko duela argi dauka Ama Guadalupekoako entrenatzaileak.
Hirugarren eta laugarren
Horrela, Bermeon Hondarribia garaile eta San Juan zazpigarren izan zen, eta Portugaleten, Hondarribia hirugarren eta San Juan laugarren. Sailkapen orokorrean hirugarren bukatu dute berdeek eta hirugarren arroxek.