Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Miguel Galindo: “Genero konnotazio interesgarria dute aurtengo jardunaldiek”

Pasioz bizi du antzerkigintza Miguel Galindok (Bilbo, 1951), bizimodu gisa. Antzerkigilea ez ezik, Pasaiako antzerki  tailerraren burua ere bada. Formazioaz gain,  atrezzoa, argiteria, lanen moldaketa, zuzendaritza, baita beharrezkoa bada iragartzeko kartela ere… denetik egiten du jardunaldien historioa hastepenetatik barru-barrutik bizi duen sortzaileak. Ate joka datoz Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Aurten zer berri? Aurtengo programazioaren ezaugarri nagusia kalitatea da, eta tematikari dagokionez, ez dakit nola definituko nituzkeen, feminista edo femeninoak, baina genero konnotazio nahikoa interesgarria dute. Aktoreen artean ere emakumeak nagusi, ezta? Eskarmentu handiko jendea dago, baina baita jende berria,  orain azaleratu eta nabarmentzen ari dena, Erika Olaizola kasu, denbora gutxian bi sari jaso eta jardunaldietan aurkeztu dugun Lotsa gabe lanerako kontratatu dutena. Konbinaketa oso ona da. Zer esango nizuke ba Las Grotesquesen gainean? miragarriak direla, eta kontuan hartuta Sexpearek zuzendu dituela, are eta gehiago. 30 urte urte asko dira. Nik uste dut lehenbiziko hiru urtetan ez nintzela lanean izan, baina  bai parte hartzen. Infratonos egin nuen orduan hemen, San Pedroko Udal Aretoan, Teresa Calorekin. Orduan San Pedroko Udal Aretoa zinema zen eta eszenatokia orain harmailak dauden tokian zegoen. III. jardunaldietan izan zela esango nuke. Ordutik hona urte asko pasatu dira.  Jardunaldiak ere asko aldatuko ziren urte hauetan guztietan, ezta? Arazoa da [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/10/12

Pasioz bizi du antzerkigintza Miguel Galindok (Bilbo, 1951), bizimodu gisa. Antzerkigilea ez ezik, Pasaiako antzerki  tailerraren burua ere bada. Formazioaz gain,  atrezzoa, argiteria, lanen moldaketa, zuzendaritza, baita beharrezkoa bada iragartzeko kartela ere… denetik egiten du jardunaldien historioa hastepenetatik barru-barrutik bizi duen sortzaileak.
Ate joka datoz Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Aurten zer berri?
Aurtengo programazioaren ezaugarri nagusia kalitatea da, eta tematikari dagokionez, ez dakit nola definituko nituzkeen, feminista edo femeninoak, baina genero konnotazio nahikoa interesgarria dute.
Aktoreen artean ere emakumeak nagusi, ezta?
Eskarmentu handiko jendea dago, baina baita jende berria,  orain azaleratu eta nabarmentzen ari dena, Erika Olaizola kasu, denbora gutxian bi sari jaso eta jardunaldietan aurkeztu dugun Lotsa gabe lanerako kontratatu dutena. Konbinaketa oso ona da. Zer esango nizuke ba Las Grotesquesen gainean? miragarriak direla, eta kontuan hartuta Sexpearek zuzendu dituela, are eta gehiago.
30 urte urte asko dira.
Nik uste dut lehenbiziko hiru urtetan ez nintzela lanean izan, baina  bai parte hartzen. Infratonos egin nuen orduan hemen, San Pedroko Udal Aretoan, Teresa Calorekin. Orduan San Pedroko Udal Aretoa zinema zen eta eszenatokia orain harmailak dauden tokian zegoen. III. jardunaldietan izan zela esango nuke.
Ordutik hona urte asko pasatu dira.  Jardunaldiak ere asko aldatuko ziren urte hauetan guztietan, ezta?
Arazoa da ezin dugula jende gehiagorengana iritsi, tokiz mugatuta gaudelako. Hasieran  Trintxerpeko pilotalekuan egiten genituen jardunaldiak, eta orduan bai, ikusle kopurua bikoiztu eta hirukoiztu ere egiten genuen, baina zailtasun teknikoak gaindiezinak ziren. Haizea, euria, … eromena zen. Hainbat kontutan irabazi egin dugu ordutik, eta beste hainbatetan akaso galdu, baina nik indar handia jartzen dut ekartzen dugun hori sar dadin, eta sartzen ez bada, gurera egokitzen.
Nolako harremana duzu jardunaldietara datozen antzerkigileekin?
Nik badut gogoan hemengo emanaldi bat. Antzerki lanaren izenburua Lo cotidiano  zen  eta egilea siziliarra zen. Ikuskizuna Tarregan ikusi nuen lehenbizikoz, antzoki erraldoi eta eder batean. Publikoaren harrera oso hotza izan zen han, baina nik hura ikusi nuenean pentsatu nuen Pasaiarako itzela izango zela. Hemen lana aurkeztu eta gero, niregana etorri eta besarkada emanez, eskerrak eman zizkidan behin eta berriz egileak. Oso urduri zegoen, esfortzu eta indar handia jarria  zuelako lan horretan eta lana hemen aurkeztu zuen arte ez zuelako publikoaren aldetik berak espero zuen erantzuna jaso. Lana oso abangoardista zen, oso ausarta. Nik esango  nuke hemengo ikuslegoak baduela perzepzio berezi bat gizarte gai eta estetika kontuekin. Umorea bai, baina umore azkarra du gustuko.
Zuk zeuk lan bat aurkezten duzu urtero jardunaldietan, aurten Sonrisas de muerte  izenburupean.  Nolako lana da?
Piezak oso onak dira, baina bitxia bada ere, baita oso gogorrak eta dibertigarriak ere, horiek denak pieza batean uztartzea zaila izaten den arren. Aktoreen lana da,  huts-hutsean. Ikusiko dugu ikusleek nola hartzen duten,  heriotza oso gai latza delako jende gehienarentzat, ez garelako ohartzen denok dugula iraungitze data. Batzuk data hori geure buruari jartzen diogu. Ikusiko dugu, baina dibertigarria bada. Heriotza, suizidioa…  aitzakia dira pertsonen arteko harremanei erreparatzeko.
Antzerki tailerreko ikasleen lana nola baloratuko zenuke?
Beti bada nabarmentzen denik, baina nire tailerreko aktore gehienek maila estratosferikoa dute. Kontua da nire tailerreko aktoreek antzerkia beste era batean bizi dutela. Tailerrak eta jardunaldiak ia batera abiatu ziren. Orduan ez zegoen ezer. Baina antzerkiaren zabalpena handitu egin da eta gaur egun tailerrak nonahi daude. Ikasi nahi dutenek, ordea, zuzenean Madrilera jotzen dute. Gauzak asko aldatu dira. Guk talde independienteetan dugu jatorria.

Miguel Galindo antzerkigilea

Miguel Galindo antzerkigilea

Antzerkia orduan ez zen kultur jarduera soila. Bizimodua, borroka tresna eta beste gauza askoz gehiago zen. Denetarik egiten genuen, eta horregatik nik neuk denetik egiten jarraitzen dut. Orduko filosofiari eusten diot. Guretzako antzerkia zen oinarria. Orain alderantziz gertatzen da, antzerkiaz bizitzea oso zaila delako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.