Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak abenduaren 6rako Durangon, Bagoaz. Euskal Herriak #Independentzia! lelopean. 17:00etan izango da, Landako gunean. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte herrian. Garmendi txokolategian eta Amazkarre...
Santa Barbara meatzarien patroia da. Abenduaren 4a da bere eguna, baina Arditurrin igandean (abenduak 2) ospatuko dute. II. Santa Barbara Eguna izango da. Egun horretan eskaintza berezia izango da meategietan: oinarrizko bisita 2 euroren truke egin a...
Pilar Martinez kenpo irakaslea da Oiartzunen. Eta lehen emakumea izan da historian gerriko beltzeko bosgarren dan maila lortzen. oan den larunbatean, hilaren 24an, Espainiako Estatuko gerriko beltzen azterketak egin zituzten Beran (Nafarroa). Martineze...
Iñaki Salvador pianista donostiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Itsas Etxeko auditoriumean, Udaleko Euskara departamentuak antolatutako Neguko Jardunaldien barruan. Lilurarik ez izenburupean, Mikel Laboarekin idatzitako abestiak bildu zituen ...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo goizaldean, 05:30ean lapurreta egin zuten Galtzarabordako kiroldegian. Ustez lapurrak leiho batetik sartu ziren, eta kiroldegiko kutxa erregistratzailea eta dirua eta kafetegitik ordenagailu bat eraman zituzten. Garb...
Gaur hasiko da Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, Irungo Amaia kultur zentroan, 19:00etan. Aurten, proiekzio egun bat gutxiago izango du zinemaldiak, baina, antolatzaileek adierazi dutenez, filmen kalitatea “guztiz bermatuta” dago. Sarrera doakoa izango da egun eta emanaldi guztietan (jaitsi egitaraua). Azkeneko egunean, ostiralean, sari banaketa egingo dute Oiasso Erromatar Museoan: Zinemaldiaren Mugaburu saria (2.000 euro), Publikoaren Sari Berezia (1.000 euro) eta Zientzia Dibulgazioaren Arkeolan Saria. Paleolitikoari, Egiptori, Antzinateari, Erdi Aroari eta Erdi Aro ondokoari eskainitako atalei eutsi egingo diete, baita beste kontinente batzuetako kulturei buruzkoei ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, “produkzio handiak” eta “estreinaldi bat baino gehiago” izango dira urte honetan. Antzeko zinema jaialdiak egiten dira nazioartean ere, eta Irungoan emango diren filmeen artean, Roveretoko (Italia) eta Icronosko (Bordele) zinemaldietako film irabazleak egongo dira, eta lehiaketan parte hartuko dute. Beste batzuen artean, Europako arbasoak, greziarrek muntatu zuten historiako lehenengo ordenagailua, galiarrak eta ikerketa arkeologikoaren inguruko azken joerak ezagutzeko aukera izango da. Gaurko emanaldien artean dago Lehendabiziko europarraren bila. Filmak Luis izeneko gazte baten istorioa kontatzen du: europarren jatorria ezagutu nahian, Atapuercako zuzendariekin elkartuko da, eta horrek arbasoen aztarnak bilatzeko bidaia batetara gonbidatuko du Luis. Jatorri euskalduneko aizkora “Nekez”, baina aurrera egin du aurtengoan ere Arkeologia Zinemaldiak. Orain artean, diru laguntza publikoen [...]
Hiriko lau puntu zehatzetan argiteria hobetuko dela eta, kontent agertu da EAJren udal taldea Xabier Iridoy bozeramailearen bidez. Lan horiek EAJk egindako osoko zuzenketa baten ondorio direla adierazi dute jeltzaleek. Lau puntu horiek Hiri debekatuaren mapak identifikatutako 42 guneen barruan daude. “Hiri debekatuaren mapak segurtasun eskaseko puntu gutxiago izan zitzan, gure arduratik lagundu genezakeela pentsatu genuen, eta horregatik aurkeztu genuen 10.000 euroko zuzenketa” adierazi du Iridoyk. “Berriki jakin dugu partida horri esker, 9.075 euroko obra esleitu dela hiriko 4 puntu zehatzetan argiztapena hobetzeko”, gaineratu du. Segurtasuna hobetzen baliagarria izango delakoan “pozik” agertu da jeltzaleen bozeramailea.
Mariasun Landa idazle errenteriarra esku artean bi liburu dituela bueltatu da: Maitagarria eta desioa eta Marikanta eta inurriak. Lehenengoaren kasuan, Maite Gurrutxagak egin ditu ilustrazioak eta Elkar argitaletxearekin atera du; bigarrena, berriz, Jo...
Bidasoko Emakumeen II. Jardunaldia egingo dute larunbatean, abenduak 1, Zuloaga Etxean. Jardunaldien goiburua ‘Ideiak partekatzen. Bizimodu ona izateko ideiak, krisi garaian pentsatuak eta garatuak. Zein da emaumeon eginkizuna’ da eta 10:00etatik 13:30era burutuko dituzte. Emeki elkarteak eta Hondarribiko Udalak antolatzen dute ekimena. Antolatzaileek esan dutenez, “jarduera hau emakume guztiei begira antolatuta dago, eta doan da, elkarteren bateko bazkide izan ala ez izan”. Tailerraren helburua goiburuko galderari erantzutea da, hau da, krisi garaian bizimodu ona ateratzeko emakumeek zer egin dezaketen argitzea. Horretarako, krisiak norberarengan izan duen eragina eta familiak zailtasunen aurrean nola egokitzen diren aztertuko dute. Horrekin guztiarekin, ongizaterako estretegia eta ekintzak zehazten saiatuko dira. Enfuga kolektiboko Nieves Salobral izango da jardunaldiaren dinamizatzailea; aholkularia da, emakumeen aurkako indarkerian eta adiskidetzean aditua. Eta Rosa Arburua irakasleak ere parte hartuko du larunbateko ekimenean. Tailerra doan da, baina izena ematea eskatzen du Emekik: telefonoz (943 64 34 02 edo 619 82 52 36 zenbakietara deituz) edo Emeki elkartearen helbidera idatziz. Nahiago duenak Emeki elkartearen egoitzan emandezake izena, arratsaldez. Bidasoko Emakumeen II. Jardunaldia Egitaraua: 10:00: Akreditazioen banaketa eta jardunaldiaren aurkezpena, Emeki elkartearen eskutik. 10:15: Ongietorria, Aitor Kerejeta alkatearen eskutik. 10:30: Sarrera: Krisiaren ondorioak bizimoduan eta bizitzari eusteko egon litezkeen bideak, Enfuga kolektiboko Nieves Salobral aholkulariaren eskutik. [...]
Oarsoaldeko mugimendu feministak feministek elkarretaratzea deitu dute etzirako —19.30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian— Araian (Araba) hilda agertu den emakumearen heriotza salatzeko. 65 urte zituen Tere Egurrolak, eta ohean agertu da h...
Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Eguna da eta 3an, berriz, Euskararen Eguna. Zenbait tokitan kontuan izango dituzte bi egun horiek, hala nola, Errenteria-Oreretako ludoteka eta gaztelekuetan. Hiesaren Aurkako Egunaren harira, Gabierrotako gaztelekuan f...
Udalak eta Herri Beltzak, batera antolatu dute abenduaren 1eko Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguneko egitaraua. Egitaraua Abenduaren 1a, larunbata. Informazio mahaia Killirikupen, 11:00etatik 13:00etara. Gaurtik, abenduaren 10era. If Matxikote artist...