FICABen hamabigarrena, gaurtik ostiralera
Gaur hasiko da Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, Irungo Amaia kultur zentroan, 19:00etan. Aurten, proiekzio egun bat gutxiago izango du zinemaldiak, baina, antolatzaileek adierazi dutenez, filmen kalitatea “guztiz bermatuta” dago. Sarrera doakoa izango da egun eta emanaldi guztietan (jaitsi egitaraua). Azkeneko egunean, ostiralean, sari banaketa egingo dute Oiasso Erromatar Museoan: Zinemaldiaren Mugaburu saria (2.000 euro), Publikoaren Sari Berezia (1.000 euro) eta Zientzia Dibulgazioaren Arkeolan Saria. Paleolitikoari, Egiptori, Antzinateari, Erdi Aroari eta Erdi Aro ondokoari eskainitako atalei eutsi egingo diete, baita beste kontinente batzuetako kulturei buruzkoei ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, “produkzio handiak” eta “estreinaldi bat baino gehiago” izango dira urte honetan. Antzeko zinema jaialdiak egiten dira nazioartean ere, eta Irungoan emango diren filmeen artean, Roveretoko (Italia) eta Icronosko (Bordele) zinemaldietako film irabazleak egongo dira, eta lehiaketan parte hartuko dute. Beste batzuen artean, Europako arbasoak, greziarrek muntatu zuten historiako lehenengo ordenagailua, galiarrak eta ikerketa arkeologikoaren inguruko azken joerak ezagutzeko aukera izango da. Gaurko emanaldien artean dago Lehendabiziko europarraren bila. Filmak Luis izeneko gazte baten istorioa kontatzen du: europarren jatorria ezagutu nahian, Atapuercako zuzendariekin elkartuko da, eta horrek arbasoen aztarnak bilatzeko bidaia batetara gonbidatuko du Luis. Jatorri euskalduneko aizkora “Nekez”, baina aurrera egin du aurtengoan ere Arkeologia Zinemaldiak. Orain artean, diru laguntza publikoen [...]
Gaur hasiko da Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, Irungo Amaia kultur zentroan, 19:00etan. Aurten, proiekzio egun bat gutxiago izango du zinemaldiak, baina, antolatzaileek adierazi dutenez, filmen kalitatea “guztiz bermatuta” dago. Sarrera doakoa izango da egun eta emanaldi guztietan (jaitsi egitaraua).
Azkeneko egunean, ostiralean, sari banaketa egingo dute Oiasso Erromatar Museoan: Zinemaldiaren Mugaburu saria (2.000 euro), Publikoaren Sari Berezia (1.000 euro) eta Zientzia Dibulgazioaren Arkeolan Saria.
Paleolitikoari, Egiptori, Antzinateari, Erdi Aroari eta Erdi Aro ondokoari eskainitako atalei eutsi egingo diete, baita beste kontinente batzuetako kulturei buruzkoei ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, “produkzio handiak” eta “estreinaldi bat baino gehiago” izango dira urte honetan. Antzeko zinema jaialdiak egiten dira nazioartean ere, eta Irungoan emango diren filmeen artean, Roveretoko (Italia) eta Icronosko (Bordele) zinemaldietako film irabazleak egongo dira, eta lehiaketan parte hartuko dute.
Beste batzuen artean, Europako arbasoak, greziarrek muntatu zuten historiako lehenengo ordenagailua, galiarrak eta ikerketa arkeologikoaren inguruko azken joerak ezagutzeko aukera izango da.
Gaurko emanaldien artean dago Lehendabiziko europarraren bila. Filmak Luis izeneko gazte baten istorioa kontatzen du: europarren jatorria ezagutu nahian, Atapuercako zuzendariekin elkartuko da, eta horrek arbasoen aztarnak bilatzeko bidaia batetara gonbidatuko du Luis.
Jatorri euskalduneko aizkora
“Nekez”, baina aurrera egin du aurtengoan ere Arkeologia Zinemaldiak. Orain artean, diru laguntza publikoen bidez finantzatu dute jaialdia, baina aurtengoan ekimen pribatutik ere jaso dute dirua.
Aizkoraren madarikazioa film kanadarra da, antolatzaileen ustez, ikusleen interes handiena piztuko duena. Kanadako zenbait arkeologok aizkora baten zatia aurkitu zuten huron indiarren “gaurdaino ezagutzen den herrixkarik handienean”, Torontotik hurbil. Izan ere, aizkora aurkitu eta aztertu duen lantaldeak aizkora hori Euskal Herrian egina dela ondorioztatu du, eta Kanadaren iraganari buruz orain arte zekitena “aldatu du”. Filma Kanadan ekoitzi dute, baina zenbait pasarte Hondarribian grabatu dituzte.
Saio guztiak arratsaldean izango dira, 19:00etatik aurrera. Filmak jatorrizko bertsioan emango dituzte, gaztelaniazko azpidatziekin.