Abenduaren 6an Durangora joateko autobusak antolatu dituzte

Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak abenduaren 6rako Durangon, Bagoaz. Euskal Herriak #Independentzia! lelopean. 17:00etan izango da, Landako gunean. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte herrian. Garmendi txokolategian eta Amazkarre...

Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak abenduaren 6rako Durangon, Bagoaz. Euskal Herriak #Independentzia! lelopean. 17:00etan izango da, Landako gunean. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte herrian. Garmendi txokolategian eta Amazkarren daude zerrendak.

14:00etan, berriz, Independentziaren aldeko argudioak auzolanean liburua aurkeztuko dute, Ahotsenean. Eta Independentistak Sarearen materiala erosteko aukera izango da. info[abildua]independentistak.net helbidean ere eska daiteke.

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren 6tik 9ra egingo dute aurten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.