40 urteko lanaren aitortza jaso du Juanba Berasategik

Berasategi, saria jaso ondorengo hizketaldian

Berasategi, saria jaso ondorengo hizketaldian

61. Zinemaldian, atzo gauean Viktoria Eugenia Antzokian euskal zinemaren egun handia ospatu zuten: Zinemira gala. Juanba Berasategik (Pasai Donibane, 1951) Zinemira Saria jaso zuen horren barruan: marrazkigile eta ekoizle sanjuandarrari 40 urtean marrazkigintzan egindako lana aitortu zioten, eta Berasategik sektorea indartzeko gogoa azaldu zuen bere hizketaldian. Ondoren, Mireia Gabilondoren Amaren eskuak filma estreinatu dute; Karmele Jaio idazlearen eleberrian oinarritutako film luzea da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.