Sorkun Rubio Kashbadeko abeslariak
Facebook orrialdean jakinarazi duenez, badaukate data disko berria kaleratzeko: apirilak 30. Disko berria Bonberenea Ekintzak-ekin argitaratuko dutela aurreratu du, eta kontzertu batzuk emango dituztela.
Urtez batzuetan geldirik egon ondoren, 2012an elkartu zen berriro Kashbad taldea: “Oreretako lagun talde batek abiatutako ekimen batean parte hartzeko elkartu ginen, eta disko horretarako
Okila abestia egin genuen”. Hori Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoari laguntzeko disko eta ekintza sorta bat izan zen, Ihes Puntua.
Hortik abiatuta, “liatu” egin direla esan du, eta hala jarri direla berriro martxan.