Gipuzkoako Foru Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuak izeneko iniziatiba bat martxan jarri du, eta Oarsoaldeko herritarren iritzia kontuan izango du aldundiak eskualderako bideratuko dituen 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzerakoan.
Horretarako, zenbait tailer egiten ari da herriz herri, eta Errenteria-Oreretan larunbat honetan, hilak 17, izango da, 11:00etan. Bigarren bilera bat ere izango da ostegun honetan, hilak 21, 18:00etan, Xenpelar Etxean.
Proposamenak jasotzen ari da orain aldundia, eta horretarako, hiru bide eman ditu: eskuorriko formularioa betetzea,
www.aurrekontuahobetzen.net webgunera idaztea eta herriz herri egiten diren partaidetzazko tailerretara joatea.