
Larunbatean jokatu zituzten Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalak, emakumeen kategorian, eta gizonen lehen, bigarren eta hirugarren mailan, Giriziak antolatuta. Hirugarren Mailan zeuden Oarso Bidasoko hiru ordezkarietatik bi, eta irabazi egin zuten: Askasibar lezoarra eta Roteta oiartzuarrak 25-18 irabazi zieten Santamaria-Beloki ordiziarrei. Txapelketa hori Josetxe Gamioren omenezkoa da. Finalen ondoren afaria egin zuten Girizian. Bertakoa da ondoko bideoa. http://youtu.be/pVi1ErFusyw

Atzo egin zen Erlaitz elkartearen barruko Mugalariak taldeak antolatuta Aiako Harria-Erlaitz IV. Mendi Lasterketa, Irunen. 23 kilometroko proba zen, eta oso gogorra. Gainera, proba hasterakoan euria erruz egin zuen, eta horrek bidea zaildu zien parte hartzaileei. http://youtu.be/4j3EqIBTv8I



http://www.youtube.com/watch?v=_yQX2xNC6TQ&feature=youtu.be Sergio Ordoñez irundarrak estilo propioa erakutsiko du. Kontzertua 22:30ean hasiko da ostegun honetan, hilak 15, De Cyne Reynan.