Osasuna eta kiropraktikaren inguruko solasaldia izango da bihar

Xabier Mendiarazen hitzaldia

Xabier Mendiarazen hitzaldia

Osasuna eta kiropraktika izeneko hitzaldia eskainiko du Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatua eta kiropraktikan lizentziatuak Luis Mariano gizarte zentroan, bihar 18:00etatik aurrera. Mendiarazen ustez, “bizkar hezurreko zainketa on batek, gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzake” eta hori izango du hizpide biharko solasaldian. Hala, osasuna hobetzeko hartu beharreko neurriez, bizkar hezurrak osasunean duen eraginaz, eta kiropraktikaz ariko da 45 minutuko hitzaldian. Sarrera debalde izango da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.