Oiartzun, merezita, Hirugarren Mailan beste urtebetez

Festa izan zen Karla Lekuona futbol zelaia atzo. Oiartzunek 1-0 irabazi zion Iban Pikabearen golarekin Arenasi, eta urte osoan zehar merezitako, eta batez ere azken jardunaldietan landutako mailari eusteko eskubidea lortu zuen. Beste urtebetez, bigarrena jarraian, lehiatuko du Oiartzun Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak Hirugarren Mailan. Arenas ez zen kontrario erraza izan. Bigarren postuan zegoen mailan, eta horri eutsi nahi zion. Eta partidaren kontrola etxekoena izan bazen ere, bizkaitarrek kontraeraso gogorrak egin zituzten. Hala ere, hutsean mantendu zuen talde urdinak bere markagailua, eta bigarren zatiaren bukaeran lortutako golari esker ziurtatu zuen Hirugarren Mailan plaza.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.