Festetan sartuko da Oiartzungo Arragua auzoa ostiralean

Arraguako 2014ko festak ostiralean hasi, eta igandean bukatuko dira. Hiru eguneko festa aroan denetik izango dute auzotarrek, oiartzuarrek eta bisitari guztiek gozatzeko. Auzoko jai batzordeak landu dituen proposamenak honakoak dira: Hilak 16, ostirala
  • 14:00etan, Aldeguna elkartean, erretiratuentzat bazkaria.
  • 18:00etan, jaien hasiera txupinazoarekin. Aldeguna elkartearen atarian Agurra dantzatuko dute. Ondoren kalejira egingo dute txistulari eta buruhandiekin.
  • 18:30ean, Bihar taldeak Hau natura, airea, lurra eta ura txotxongilo ikuskizuna emango du pilotalekuan.
  • 19:30ean, Gorriti Show poney eta bigantxekin, gaztetxoentzat.
  • 20:30ean, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea.
  • 22:30ean, truk txapelketa berezia Aldegunan.
Hilak 17, larunbata
  • 09:00etan, diana auzo osoan zehar.
  • 11:00etan, haur jolasak frontoi ondoan (12 urtera artekoentzat)
  • 14:30ean, herri bazkaria pilotalekuan, zozketekin eta umorearekin. Mr Frank-ek ikuskizuna emango du, eta ondoren Modestok dantzaldi giroa jarriko du.
Hilak 18, igandea
  • 09:00etan, diana auzo osoan zehar txistulariekin.
  • 09:00etan, meza auzoko hildakoen alde.
  • 10:15ean, pilota partidak Oiarperen eskutik.
  • 11:00-13:00, jolas parkea eta puzgarriak.
  • 12:30ean, Euskal Jaia. Pilotalekuan, Haurtzaro Dantza Taldeak, txistulariek eta Lartaun Abesbabatzak —aurten 50 urte bete dituzte— ikuskizuna emango dute.
  • 15:30-18:00, jolas parkea eta puzgarriak.
  • 18:00etan, pailazoak, Irrien Lagunak ikuskizunarekin.
  • 19:00etan, txokolate jatea eta jairen amaiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.