Gaintxurizketa Bizirik aldarrikatuko dute Donibanen

Espekulazioaren gainetik, Gaintxurizketa Bizirik! aldarrikatzeko Apaiziartzako ekoizleak, Pasaia Zero Zabor, Mitxintxola Kontsumo Taldeak eta Bixi-Bixi elkarteak,  indarrak batu eta lurra, elikadura eta bertakoaren defentsan
Apaiziartza proiektuaren defentsn joan den abenduan egindako elkarretaratzea

Apaiziartza proiektuaren defentsn joan den abenduan egindako elkarretaratzea

egitaraua antolatu dute aste honetarako. 81 amama dokumentala proiektatuko dute bihar, 19:30ean, Victor Hugo etxean. Aipatu dokumentalak XX. mendearen hasieran nekazari bizitza tradizionala bazterrean utzi zuten amonen bizimodua aztertzen du,  amonen eta haien biloben arteko transmisioa aztertuz. Kultur transmisioari eta euskalduntasunari buruzko hausnarketa bat da, euskal emakumearen inguruan eraiki den iruditegiari buruzko proiekzioa. Izaro Gonzalez, dokumentalaren zuzendaria, Donibanen izango da bihar, eta harekin egingo den solasaldian dokumentalari buruzkoaz eztabaidatzeko aukera izango da. Igandean mendi irteera, bazkaria eta kantaldia Igandean Gaintxurizketak hartuko du protagonismo osoa. Aukerak eta arriskuak, denak aztertuko dituzte. Horretarako, Apaiziartzako baratzetara bisita antolatu dute, eta bertako ekoizleekin solasaldia. 09:00etan abiatuko dira Meipitik eta Lezoko baratzak eta Urrulloko lurrak bisitatuko dituzte Apaiziartzara iritsi aurretik. 14:00etatik aurrera, berriz, baratzetan ekologikoki ekoiztutako produktu sorta dastatzeko aukera izango da, Bixi Bixi elkartean egingo duten bazkarian. Garaiko barazki freskoenekin entsalada mixta, eta menestra; baita babarrunak, mamia, eztia eta kafea ere. Guztiak eskainiko dituzte. Bazkariaren ondoren, Isuo Sasiia abeslari zarauztarraren kontzertua izango da. Bazkarirako zerrendak Itziar tabernan eta Bixi-Bixi elkartean jarri dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.