486 tona hondakin jaso ditu Txinzerrek sanmartzialetan
Txingudiko Zerbitzuak-ek San Pedro eta San Martzial jaietan 486 tona hondakin bildu dituela jakitera eman du. Irungo zenbait eremutan garbiketa egiteko behargin gehiago behar izan dituztela azaldu dute Txinzerretik.
Hala, ekainaren 23tik uztailaren 1era bitartean 486.520kg zabor bildu dute. Horrez gain, guztira 290.000 litro ur eta 180 litro desinfektatzaile erabili dituzte kaleak garbitzeko.
Urdanibia plazan eta Pikoketa kalean erretako bi edukiontziak kenduta, jaiak “normaltasunez” igaro direla gaineratu dute.