Gaur, ez daudenekin gogoratzeko eguna dute, eta bihar, berriz, San Inazio ospatuko dute, jaietako azkena Donibaneko jaiak azken txanpan sartu dira, eta San nazio bezperarekin batera, jai giroak gaina joko du berriz ere. Hamaika jarduera daude iragarrita gaurko eta biharko, jaiez gozatzeko asmoz hara hurbiltze den edonorentzat gozagarri. Hona egitaraua:
Atunaren artisau arrantza: jasangarritasunaren bermea Iñigo Onaindiaren argazki erakusketa ireki dute Hondarribiko Arma Plaza Interpretazioa Zentroan. Abuztuaren 31 arte bisitatu daiteke.
Txindorgileen bideoaren azalaOfizio zaharra da txondorrak egitearena. Azken bi urteetan Oiartzunen hori berreskuratzeko lanean aritu dira, abenduan, Gabonen bueltan. Hori berreskuratzeko taldearekin batera buru-belarri aritu dira lanean Joxe Villaluze Legatza eta eta Joxe Manuel Etxarte Trumoia. Ez dute hori egiten jarraituko bi ikazkinek, lan gogorra delako, eta esfortzu handia eskatzen dielako adineko bi lagun horiei. Hortaz, biei omenaldia egiteko, bideoa egin dute.
Salaketa aurkeztu du emakume batek Irungo komisarian, uztailaren 24an jasan zuen eraso batengatik. Gara egunkariari jakinarazi dio erasotzailea ertzain bat izan zela, eta ez dakiela zergatik kolpatu zuen.
Egungo itsas zirkulazioa zein den ikusita "justifikatuta" ez dagoelako, Pasaiako Portu Agintaritzak kanpoko kaiaren egitasmoa albo batera uztea erabaki du, tiradera edo kaxoi batean sartuko du. Ez dute guztiz baztertu egitasmoa, baina bai, momentuz, alboratu, "egoera aldatzean berriz ere mahaiaren gainean jar daiteke".
Espainiako Gobernuaren Sustapen ministerioaren barruan dagoen Aviacion Civil erakundeak Oiartzungo Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) kontrako txostena bidali du. Hori egiteko Hondarribiko aireportuaren balizko handitze bat argudiatu du, esanaz, azpiegitura handituko balitz, udalerriaren aire eremu oso-osoa beharko litzatekeela hegazkinek euren zeregina egin dezaten.
Las dos caras de enero fima proiektatuko dute gaur, asteazkenez, Itsas Etxea Auditoriumean, gaztelaniaz. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 4 euro balio du.
Garrantzia handiko albistetzat jo du talde ekologistak erabakia Eguzkiren arabera "arrazoia eta sen ona nagusitu dira erabiltzaile gehien-gehienen mesedean".
Haurrenbazkaria Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian
Abuztuaren 2an hasiko diren xanistebanetan ordutegi berezia, zabalagoa, izango du Xorrolak, Oiartzun barruko autobus zerbitzu publikoak. Ordutegi handitzea abuztuaren 2tik 6ra izango da, eta lehen bidaia 07:10ean abiatuko du, eta azken irteera 22:40an izango da.