Gurutze Gorriak udarako istripuak saihesteko informazio liburuxkak emango ditu datorren astean

Errenteria-Oreretako Gurutze Gorriak udako istripuak saihesteko informazioa banatuko du abuztuaren 4an (errenteria-Oreretan) eta 5ean (Lezon eta Oiartzunen). Zaindu ezazu zure burua leloaren baitan egingo dute informazio banaketa. Jakinarazi dutenez, udarako ohiko hamar istripuetatik bederatzi saihestu daitezke. Kanpainaren mezu nagusienak ondokoak dira: Nahiz eta egarria ez izan likido asko edanez hidratatu; zure azal-motarako babes egokia aukeratu, eguzkia hartu baino 30 minutu lehenago eman; saihestu janari oparoak eta izerdiaren bidez galtzen diren gatz mineralak berreskuratzeko entsaladak, gazpatxoa, fruta eta barazki ugari hartu; ez buruz jauzi egin ez badakizu zein den sakonera; uretan poliki-poliki sartu; sorosleari kasu egin eta seinale-banderak errespetatu; eta landareak, animaliak eta ingurumena zaindu. Horiek eta beste hainbat irizpide izango ditu liburuxkak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.