Gaur, ez daudenekin gogoratzeko eguna dute, eta bihar, berriz, San Inazio ospatuko dute, jaietako azkena Donibaneko jaiak azken txanpan sartu dira, eta San nazio bezperarekin batera, jai giroak gaina joko du berriz ere. Hamaika jarduera daude iragarrita gaurko eta biharko, jaiez gozatzeko asmoz hara hurbiltze den edonorentzat gozagarri. Hona egitaraua:
Egungo itsas zirkulazioa zein den ikusita "justifikatuta" ez dagoelako, Pasaiako Portu Agintaritzak kanpoko kaiaren egitasmoa albo batera uztea erabaki du, tiradera edo kaxoi batean sartuko du. Ez dute guztiz baztertu egitasmoa, baina bai, momentuz, alboratu, "egoera aldatzean berriz ere mahaiaren gainean jar daiteke".
Espainiako Gobernuaren Sustapen ministerioaren barruan dagoen Aviacion Civil erakundeak Oiartzungo Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) kontrako txostena bidali du. Hori egiteko Hondarribiko aireportuaren balizko handitze bat argudiatu du, esanaz, azpiegitura handituko balitz, udalerriaren aire eremu oso-osoa beharko litzatekeela hegazkinek euren zeregina egin dezaten.
Las dos caras de enero fima proiektatuko dute gaur, asteazkenez, Itsas Etxea Auditoriumean, gaztelaniaz. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 4 euro balio du.