Txotxongilo saioa, lorategietan

Txotxongilo Bideak biraren barruan, Ne me titere pas talde katalanak emanaldia eskainiko du asteazkenean, hilak 30, Kasino Zaharreko lorategietan. 19:00etan hasiko da eta ez da sarrera ordaindu beharko. Eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetara mugituko dute ekitaldia. Programa, Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren eta Hondarribiko Udalaren arteko elkarlana da. Beste bi saio programatu dituzte, abuztuaren 13rako eta 27rako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.