Ordutegi zabalagoa izango du Xorrolak Oiartzungo festetan

Abuztuaren 2an hasiko diren xanistebanetan ordutegi berezia, zabalagoa, izango du Xorrolak, Oiartzun barruko autobus zerbitzu publikoak. Ordutegi handitzea abuztuaren 2tik 6ra izango da, eta lehen bidaia 07:10ean abiatuko du, eta azken irteera 22:40an izango da.

Xorrola, plazan

Xorrola, plazan

Abuztuaren 2an hasiko diren xanistebanetan ordutegi berezia, zabalagoa, izango du Xorrolak, Oiartzun barruko autobus zerbitzu publikoak. Ordutegi handitzea abuztuaren 2tik 6ra izango da, eta lehen bidaia 07:10ean abiatuko du, eta azken irteera 22:40an izango da. Ordutegiaz gain, geltokietan ere aldaketak izango dira Xorrolan jaiak bitartean. Horrela, Yon Oñatibiako eta anbulatorioko geltokiak ez dira erabiliko festetan. Horien ordez Manuel Lekuona Biblioteka ondoko geltokira joan beharko dute zerbitzua erabili nahi dutenek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.