Eskualdeko erretiratuak lapiko arteko lehian

Haurrenbazkaria Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian

Haurrenbazkaria Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian. Bien bitartean, Oarsoko eta Bidasoko erretiratuak lapiko arteko lehian aritu dira, haragi gisatua zeinek goxoen prestatuko. Erabakia hartu aurretik, baina, plazan izan dira eguerdian, goizean mimoz prestatutako haragia zein bestelakoak dastatzen. Erabakia arratsaldean emango du jakitera epaimahaiak. Haurren eta erretiratuen bazkarietako argazkiak ikusteko klikatu irudiak atalean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.