Xanistebanetako txirrindularitza proba prestatzen ari da Lartaun Zikloturista Elkartea

Xanistebanen barruko 67. Xanisteban Saria abuztuaren 3an egingo dute. 10:00etan aterako dira Done Eztebe plazatik 23 urtez azpiko eta Elite Mailako txirrindulariak, eta Lartaundik esan dutenez, ibilbidea azken urteetako antzekoa izango da. Antolakuntzan ahalegin berezia egin behar dela adierazi dute zikloturista taldekoek. Horregatik, bazkideei bereziki deia egin diete probaren antolakuntzan parte har dezaten, bidegurutzeak zaintzen, helmuga antolatzen, edo epaileei laguntzen, esaterako. Hortaz, abuztuaren 3an 08:30ean plazan agertzeko eskatu diete bazkideei
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.