2014ko Hondarribiko Jaiak iragartzeko kartel lehiaketara eta argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki du udaleko Kultura sailak. Hilaren 21eko eguerdia baino lehen entregatu behar dituzte lanak. Irabazleek 650 eta 500 euro jasoko dituzte.
Maritzuli dantza konpainiak Jon eta Claude Iruretagoiena sortzaileek prestaturiko Nundik Nora ikuskizuna taularatuko du bihar, asteartez, Itsas Etxean. Ikuskizunak, maskaradetako dantzek XVII. mendetik izan duten bilakaera jasotzen du. 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroko balio du.
Uztailaren 19an egingo dute Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek: sormen tailerra, ekitaldia, bazkaria, bakarrizketak eta kontzertuak egingo dituzte. Gainera, txozenen irekiera ere egingo dute
Hondarribiko Udalak dolumina azaldu dio atzo "hiriko ostatu batean" gertatutako istripu batean hil zen umearen familiari. Bidasoa pasealekuko sagardotegi batean hil zen lau urteko haurra, kristalezko atea gainera erorita.