Jaietako kartel lehiaketa, abian

2014ko Hondarribiko Jaiak iragartzeko kartel lehiaketara eta argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki du udaleko Kultura sailak. Hilaren 21eko eguerdia baino lehen entregatu behar dituzte lanak. Irabazleek 650 eta 500 euro jasoko dituzte.

2014ko Hondarribiko Jaiak iragartzeko kartel lehiaketara eta argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki du udaleko Kultura sailak. Kartel lehiaketara aurkeztutako lanek bertikalak izan behar dute, 70 x 50 zentimetrokoak, eta edozein teknika erabili daiteke. Kartel lehiaketako lan onenak 650 euro irabaziko ditu, 300 bigarrenak eta 200 hirugarrenak. Argazki lehiaketako irabazleak, berriz, 500 euroko saria jasoko du; bigarrenak 400 euro eta hirugarrenak 300 euro. Kartel nahiz argazki lehiaketara aurkeztu nahi dutenek hilaren 21eko eguerdia baino lehen entregatu behar dituzte lanak, BAZ bulegoan; udan goizez dago irekita, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Lehiaketa bakoitzeko oinarriak ezagutzeko, sakatu beheko loturetan. Kartel Lehiaketa 2014 Argazki Lehiaketa 2014
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.