Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldi arrakastatsua egin dute Listorretan

Listorretako ibilaldiak Listorretan udako ekimenen barruan lau ibilaldi antolatu dituzte Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Pasa den larunbatean egin zuten lehena, txorien kantuak ezagutzeko, Mikel Olanoren eskutik, eta pozik daude antolatzaileak, “erantzun polita jaso duelako”. 25 lagunetik gora hartu dute parte ibilaldian, eta prismatikoak, hegaztien gida eta hegaztien kantuak entzuteko aplikazioaren laguntza izan dute Listorreta inguruan bizi diren txoriak ezagutzeko. “Ibilaldiaren helburua ez da  inguruko txori espezie guztiak ezagutzea, gure inguruan, urrutira joan gabe, eskura dugun biodibertsitateaz jabetzea baizik”, esan du Olanok.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.