Homofobiaren kontrako zebrabidea margotuko dute bihar, Nafarroa etorbidean
Saretuzek deituta, homofobiaren kontrako zebrabidea margotuko dute bihar gauean, 22:30etik aurrera. Nafarroa etorbidean izango da, Segundo Ispizuaren bidegurutzearen ondoan. Ortzadarraren koloreak edukiko ditu zebrabide berriak. Vicente Vadillo Francis-en hilketaren 35. urteurrenaren harira egingo dute homofobiaren kontrako pasabide berria.