Don Vito futbito txapelketak badu garailea, eta zortzigarren aldiz, gainera: Nottinghan Prisa. Hilabete eta hiru astez Miguel Irastorzako futbol zelaian txapelketa mitikoan parte hartu duten hamabi taldeek 74 partida jokatu dituzte, eta atzo izan zen horietan azkena: Ohorezko finala. Nottinghan Prisa eta Do Eta Mi Guitarra taldeek jokatu zuten, euripean. Ekaitzak norgehiagoka desitxuratu bazuen ere, ez zuen bi taldeen gogoa apaldu. Azken emaitza 5-2koa izan zen, eta emaitzak erakusten duena baino partida lehiatuagoa izan zen. Finalaren aurretik hirugarren postua erabakitzeko partida jokatu zuten Nomis Nod eta Suak. Lehenengoek aisa irabazi zuten, 6-0, eta txapelketako sorpresa izan direla berretsi zuten.
Antolatzaileek urtero euskal presoen eskubideen aldarriari leku egiten diote, eta aurten larri gaixo dagoen Aitzol Gogorzaren egoera nabarmendu nahi izan dute. Datorren urterako kaleko futbol gehiago hitzeman dute, eta horrelako aldarrikapenik egin behar ez izatea espero dute.
Nottinghan Prisa, Don Vitoko txapeldunak.