Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaku bat bete elkartasun eraman nahi dute Errenteriatik Zangotzako ikastolara, Nafarroa Oinezera

Hiru eguneko martxa bat egingo dute, baina helburua martxa bera ez dela esan dute Saretuzeko kideek, Zangotzako ikastolara, Nafarroa Oinezen egunean, elkartasuna iristea baizik.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/10/01
Egitasmoarekin bat egin duten kideak, atzoko agerraldian

Egitasmoarekin bat egin duten kideak, atzoko agerraldian

Saretuzen ekimenez, eta Errenteria-Oreretako hainbat talde, eragile, erakunde eta norbanakoen laguntzarekin, Nafarroa Oinezera hiru eguneko martxa egingo dute urriaren 17tik 19ra. Urriaren 17an 08:00etan abiatuko da martxa Urdaburu mendizale taldearen egoitzatik, eta hilaren 19an iritsiko da Zangotzara, goizez. Helburua: zaku bat bete elkartasun Zangotzako ikastolari ematea. Izan ere, atzoko agerraldian egitasmoaren sustatzaileek adierazi bezala, egitasmoaren helburua ez da soilik txango bat egitea, edo diru bilketa soila egitea. Bete-betean dago Nafarroa Oinez laguntzea Saretuzen asmoarekin, euskara indartu eta Euskal Herriaren kohesio eta nortasun indartzearekin. Horretarako, motxila edo zaku antzekoa prestatu dute Saretuzeko kideek: hilaren 17 baino lehen bete nahi dute, elkartasun mezuz —haurren mezuekin—, eta laguntza ekonomikoz —herriko hainbat sektoretako kideek zakua alderik alde mugituko dute, diru ekarpenak lortzeko—. Hori guztia Zangotzako ikastolako kideei emango diete. Edonork parte har dezake bai martxan, zein laguntza ematen. Horretarako Saretuzeko kideekin harremanetan jartzea besterik ez dago. Atzo eman zituzten euren egoitzan egitasmoaren gaineko argibideak Saretuzeko kideek. Bertan izan ziren ere egitasmoarekin bat egin dutenak. Ondoko PDFan dago ibilbidea, etapa bakoitzaren arduradunarekin; egun bakoitzean hainbat etapa daude. Martxaren ibilbidea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.