'Txo, Mikmak Txikia' itsasoratu da, itsas faktoriatik
Ostiralean estreinatu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotosek beren azken ikuskizuna Albaolako Itsas Faktorian; bihar, han bertan, diskoa aurkeztuko dute grabazioan pare hartu duten lagunez inguraturik.
San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko proiektua hartu dute oinarri Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek beren azken lanerako, eta horregatik, Alboalako Itsas kultur Faktorian egin zuten lehengo ostiralean ikuskizunaren estreinaldia, Fevas-eko lagunekin eta Irrien Lagunak Klubeko kideekin batera.
Datozen hilabeteetan Albaola ikuskizuna herriz herri taularatuko dute, gugandik gertuen, Hondarribian, abenduaren 8an 18:30ean kiroldegian, eta urtarrilaren 5ean, Lezoko kiroldegian, 12:00etan.
Bihar goizean diskoa aurkeztuko dute Ondartxon Albaolak duen egoitzan, eta aurkezpenean, pailazoak eta Albaolako kideez gain, diskoaren grabazioan parte hartu duten lagunak izango dira, tartean Sorkun abeslaria.