
Herrian atez atekoa jarri zenetik, San Markok ez dizkio ematen hainbat zerbitzu herriari, udalak hartu zituelako bere ardurapean.

EAJko bi politiko ezagunek hitzaldiak emango dituzte Manuel Lekuona Bibliotekan.

Australiarren kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango dute, eta kulturguneko leihatilan bertan salduko dituzte, aurresalmentarik gabe.

Hilaren 22ko eta 29ko bertsolaritza saioak, biak, Xenpelar Etxean izango dira, 18:30etik aurrera. Bakoitzean sei bertsolari ariko dira. Finala abenduaren 8an jokatuko dute.

Lehengo ostegunean aurkeztu zituzten Pasai Antxon Euskal Herriko Emakume Abertzaleen VI.Topeketak: aurkezpenean irudikatutakoak, Azokan jarri dituzte erakusgai, eta baita bideoan zabaldu ere. http://youtu.be/Fmj6w4hBg6s

Gezalak hartuko du emanaldia eta doalkoa da sarrera.

Ostiralean estreinatu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotosek beren azken ikuskizuna Albaolako Itsas Faktorian; bihar, han bertan, diskoa aurkeztuko dute grabazioan pare hartu duten lagunez inguraturik.

Bi autobus irten ziren larunbatean Donibanetik Aritxulegira bidean; Aranzadiko astronomi sailekoen laguntzaz, konstelazioak ikusi eta planisferioa erabiltzen ikasi zuten Itaia Kolektiboak antolatutako azken Baxurde Parrandan izan zirenek.

Ziurtagirien banaketa ostiral arratsaldean egin zuten, udaletxeko pleno aretoan. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eskerrak eman zizkien merkatariei, baina baita beste eragileei ere.

Astelehenero eta ostegunero antolatu dituzte entrenamendu saioak, korrika egiteko ohiturarik ez dutenek lasterketan parte hartzeko erraztasunak izan ditzaten.

33-17 irabazi dute Leizaran Ernio taldearen kontra, zelairatu eta berehala nagusitasuna frogatuz.

34 talde ariko dira aurten Mintzalaguna Egitasmoaren barruan. Larunbatean egin zuten ikasturteko lehen topaketa.

Ostiral goizaldean gizon bat erasotu zuen laban batekin eta larunbat goizaldean, berriz, asteazkenean mehatxatu zuen emakume berbera jazarri eta mehatxatu zuen.

Golik gabe bukatu zen atzo Hondartzan jokatutako partida. Azken hiru norgehiagoetan ez du galdu Hondarribiak eta pixkanaka-pixkanaka zulotik ateratzen ari da. Preferentekoek bigarren berdinketa lortu dute, Pasaian (1-1).