34 talde ariko dira aurten Mintzalaguna Egitasmoaren barruan. Larunbatean egin zuten ikasturteko lehen topaketa.
Elkar ezagutu eta ekintzak zehazteko topaketa egin zuten larunbatean mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten lagunek. Horrela egin dute ikasturtearen lehen urratsa. Aurten 150 lagun ibiliko dira guztira
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak kudeatzen duen egitasmoaren bueltan, eta pozik azaldu da egitasmoaren koordinatzailea: “Arrakasta handiko egitasmoa da mintzalaguna”.
Afariak, tailerrak, ostegun kulturalak, mintzapotea… hamaika ideia atera omen ziren larunbateko topaketan ikasturtean zehar egiteko arduradunek zehaztu dutenez. Hasteko, abenduan talo tailerra egingo dute.
Aurten 34 talde osatu dituzte dagoeneko eta beste zortzi sortzear dituztela zehaztu dute Lau haizetaratik. Izena emateko aukera oraindik orain badela gogorarazi dute gainera. Mintzalagunaren
helbide elektronikora mezua bidali behar dute horretarako interesdunek.