2014/11

Elkartasunez betetzen ari dira saltokietako gurdiak

Iaz baino jaki gehiago biltzen ari direla esan dute saltokietako arduradunek.

oarso bidasoko hitza

San Pedro-Pysbe auzoaz gogoeta egiten ari dira Lezon

Gaur hartuko dituzte behin betiko erabakiak, auzoan 50.000 euro nola inbertitu oinarri izango dutelarik.

Oarsoarrak Euskararen Saria Kimutx-entzat, eta aipamen berezia Izaskun Madariagari

Elkarteak zein Madariagak haurren heziketa euskaldunean egindako urratsak aitortu ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.

oarso bidasoko hitza

Tratu onaren gaia landu dute Oiartzungo Abaraxkan

Besteren artean, bideo bat egin dute. Ondokoa da. http://youtu.be/s2pYvUtBiaY

Oarsoaldeko IAk, EAJri: "Heldutasun falta garbi erakutsi dute"

Andoni Ortuzarren hitzaldiaren harira izandako gertakarien harira, iritzia eman du Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleak taldeak.

Duintasunak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, osasuneko murrizketen kontra

Hileko lehenengo astelehenero bezala, Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak murrizketen kontrako mobilizazioa deitu du. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan izango da, 11:00etatik aurrera.

Istilu batzuk gertatu dira Oiartzunen Ortuzarren hitzaldian

Hitzaldia eman behar zuen aretoaren aurrean elkarretaratzea egin zuten "euskal eskola nazionalaren alde", eta oihu artean hartu zuten EAJko buruzagia

Kontsumo arduratsuaren gune izan da Lezoko Saldise plaza

50 bat postu jarri dituzte Karlos Saldise plazan, gehienak lezoarrenak.

Duintasunaren Martxak Trintxerpe eta Donostia lotu ditu

Hainbat kolektibo eta taldek deitu dute mobilizazio ibiltaria.

olatz mitxelena

OARSO BIDASOKO HITZA-ren Udako Argazki Lehiaketaren irabazleek jaso dituzte sariak

Atzo jaso zituzten sariak Hodei Badiola irabazleak, eta Juan Carlos Bayon errenteriarren artean argazki onena atera zuenak.

oarso bidasoko hitza

Ipuin klasikoez mozorrotuko da Errenteria-Orereta 2015eko inauterietan

Inauterietako Batzordeko kideek gaur jakinarazi dute hiriaren mozorroa aukeratzeko bozketaren emaitza. Sei gairen artean bozkatzeko aukera egon da, eta boto gehien jaso dituena Ipuin klasikoak gaia izan da.

Gaur emango dute Oarsoarrak Euskararen Saria

Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean emango dute V. Oarsoarrak Euskararen Saria. Beheko zerrendan, aurreko urteetako irabazleak daude.

oarso bidasoko hitza

ABB Niessen enpresan, bai euskarari

Bai Euskarari ziurtagiria jaso du Oiartzungo enpresak, urte luzetan euskararen normalizazioaren alde barne eta kanpo mailan egin duten lanagatik. 100 urte bete ditu aurten enpresak.

'Aulki hutsak' dokumentalarekin doluari buruz hausnartzeko aukera izango da San Pedron

Heriotzari nola aurre egin aztertzen du dokumentalak; dokumentalaz gain Bidegin elkarteko Txema Ormazabalen solasaldia izango da egun eta toki berean; abenduaren 16an izango da emanaldia, liburutegian. http://vimeo.com/81083489

olatz mitxelena
Jose Angel Rodriguez, 2014ko udal hauteskundeetako irudi batean.

Jose Angel Rodriguez, PSE-EEren alkatetzarako hautagaia: "Alkatetzaren bila goaz"

Alkategai sozialistak bere hautagaitzaren aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean, Herriko Etxean. EH Bildu buru duen udal gobernuari kritika zorrotzak egin zizkion, eta sozialistak "alternatiba bakarra" direla ziurtatu zuen.

Gehiago