'Aulki hutsak' dokumentalarekin doluari buruz hausnartzeko aukera izango da San Pedron

Heriotzari nola aurre egin aztertzen du dokumentalak; dokumentalaz gain Bidegin elkarteko Txema Ormazabalen solasaldia izango da egun eta toki berean; abenduaren 16an izango da emanaldia, liburutegian. http://vimeo.com/81083489

10976321673_762742ef26_z “Maite dugun hori hiltzean zer?” galderari erantzuna topatu nahian ekoiztutako dokumentala da Aulki Hutsak. Iñaki Peñak zuzenduta, profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu lanak, egungo jendartean tabu den gaiari buruzko hausnarketa plazaratuz. Dokumentala lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana. Iñaki Peña medikuak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako Aulki Hutsak dokumentala oso harrera ona izaten ari da. Adituen esanetan, “heriotza eta dolu prozesuaz hitz egiteko eta ulertzeko erreminta oso aproposa da”, eta orain arte  zentzu horretan zegoen hutsuneari erantzuten diola iritzi diote. Dokumentalaren emanaldia, abenduaren 16an izango da, San Pedroko liburutegian. Dokumentalaren ondotik, Bidegin  elkarteko Txema Ormazabalekin solasaldia izango da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.