Xenpelar Sariaren kanporaketak jokatuko dituzte larunbat honetan eta hurrengoan

Hilaren 22ko eta 29ko bertsolaritza saioak, biak, Xenpelar Etxean izango dira, 18:30etik aurrera. Bakoitzean sei bertsolari ariko dira. Finala abenduaren 8an jokatuko dute.

Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza elkarteak antolatu du bertsolari gazteen txapelketa. Hilaren 22ko eta 29ko bertsolaritza saioak, biak, Xenpelar Etxean izango dira, 18:30etik aurrera. Lehenengo kanporaketan sei bertsolari hauek ariko dira:
  • Maider Arregi (Oñati).
  • Asier Rubio (Luiaondo).
  • Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein).
  • Amaia Iturriotz (Urretxu).
  • Ane Labaka (Lasarte-Oria).
  • Jon Gurrutxaga (Azpeitia).
Xenpelar Sariaren XXII. ekitaldiaren bigarren kanporaketan, berriz, beste sei parte hartzaile hauek ariko dira bertsotan:
  • Ane Zuazubiskar (Arrasate).
  • Arnaitz Lasarte (Ereñotzu).
  • Aitor Servier (Azkaine).
  • Josu Sanjurjo (Lesaka).
  • Aratz Igartzabal (Gabiria).
  • Maddi Sarasua (Itsasu).
Finala Xenpelar bertsolaria hil zen egun berean, abenduaren 8an, jokatuko dute. Kasu horretan, Niessen kulturgunean izango da bertso saioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.