Burn in Hell taldea ariko da ostegunean Niessenen

Australiarren kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango dute, eta kulturguneko leihatilan bertan salduko dituzte, aurresalmentarik gabe.

Oarso Musikak antolatu du kontzertua. Brisbanekoak (Australia) dira, eta ahots hautsi bat eta teklatu bihurria dira taldearen abestien gidari. Musika estilo ugari jorratzen dituzte, baina Berlingo kabareten kutsua dute, Tom Waitsen abesteko erarekin konbinatua. Aurten Monkey Bones diskoa kaleratu dute, hamabost abestiz osatuta. Kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango dute, eta kulturguneko leihatilan bertan salduko dituzte, aurresalmentarik gabe.
Burn in Hell, Ziburun

Burn in Hell, Ziburun

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.