Konpostaje komunitarioa egingo dute Alabergan ere
Laster hasiko dira auzoan konostajea egiten, Fanderia, Agustinak eta Gaztañokoen bide bera jarraituta. Konposterako gunea haurtzaindegia dagoen triangeluan jarriko dutela jakinarazi du Mendi eta Ingurumen Sailak.
Gunea erabili nahi duenak hilaren 24tik aurrera eman dezakete izena, Errenteriako Udaleko Ingurumen Departamentura deituta, 08:00etatik 14:00etara (943 44 96 03 Reyes). Baldintza bakarra Alabergakoa izatea da.