Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Edukiontzi marroia ezartzen hasi dira

Herritarrek euren kuboak har ditzakete udaletxean edo auzoetan izango den bulego mugikorrean

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/03/02
Lartzabal, Gabierrota eta Fanderia. Horiek dira materia organikoa biltzeko edukiontzia izango duten lehenengo hiru auzoak. Gaur bertan hasi dira jartzen, eta aste honetan bertan Gaztaño eta Agustinak auzoetan ere jarriko dituzte. Datozen asteetan joango dira hedatzen gainontzeko auzoetan zehar (behean dago zerrenda). Luisma Diez Hiri Mantenuko zinegotziak azaldu duenez, herritarrek izena eman beharko dute —bere etxebizitzaren helbidea jakinaraziz— udaletxean jarri duten bulego iraunkorrean edo auzoz auzo joango den ibiltarian. Udaletxeko bulegoa 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara egongo da irekita, astelehenetik larunbatera. Bertan, kubo marroia, edukiontzia irekitzeko txartela eta poltsa biodegradagarriak jasoko dituzte, urte osorako. Gainera, materia organikoa gainontzekoetatik bereizteko gida ere eskuragarri izango dute. Edozein auzotako bizilagunek eman dezakete gaurtik aurrera, baina edukiontzi marroia euren auzoan eduki arte ezingo dute erabili.
bosgarren edukiontzia Errenteria

Ferradas, Mendoza eta Diez, bosgarren edukiontziaren aurkezpenean

Diezentzat “erronka handia” da bosgarren edukiontziarena: “Ekoaktiboa markarekin hedatuko ditugu edukiontziak. Marka baino, jarrera izatea da gure helburua, herritarrek jasangarritasunaren alde eta ekologismoaren alde egin dezaten, birziklatze soiletik harago”. Esan duenez, aurten, Europako zuzentarau hondakinen erdia gaika jaso beharko da, eta datorren urterako %60. “Herriko 5.000 familiak materia organikoa birziklatzen badute, zifra horietara iritsiko garela kalkulatu dugu”. “Urrats garrantzitsua” “Argi utzi dugu gure konpromisoan gai honekin, eta gaurkoa urrats garrantzitsua izango da”, esan du Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak. Datorren agintaldian hondakinen gaineko proposamen gehiagok aurrera egitea nahi duela adierazi du. Hondakinen bilketari buruzko datuak eman ditu Ferradasek. Horrela, 2013tik 2014ra lau hamarren hazi da gaika jasotako hondakinen kopurua (%31,4tik %31,8ra). Kopuru horretan daude konpostaren bidez jasotako 25 tonak. Hala ere, datu guztiak ez dira positiboak. “Errefusa kopuru handiagoa sortu dugu; hondakin gehiago sortzen ditugu”, esan du. Gaineratu duenez, Europako zuzentaraua betetzeko “zailtasunak” egongo dira, horrela jarraituz gero. “Konpromiso kolektiboa” eskatu die herritarrei, birziklatze kopuru horretara iristeko: “Ziur nago beteko dugula”. Kontzientziaziorako deia Julen Mendoza alkateak gogorarazi du Ingurumen Aholku Batzordeko hondakinen batzordearekin adostutako neurria izan dela. “Eurek esan zuten onena bosgarren edukiontzia beharrezko egitea zela, eta guk gure egin genuen proposamena. Hala ere, txiparen kontuagatik ez da adostasunik egon beste talde politiko batzuekin”, azaldu du. 2016an %60ko zifra horretara iristearen garrantzia nabarmendu du alkateak. “Gipuzkoan asko hitz egin da hondakinei buruz, askotan egokienak ez ziren terminoetan. Espero dut orrialde kopuru bera erabiltzea %60eko kopuru horri buruz kontzientziatzeko”, gaineratu du. Bosgarren edukiontziaren hedapena
  1. astea: Gabierrota, Fanderia eta Lartzabal, eta Gaztaño eta Agustinak.
  2. astea: Olibet-Ugarritze, Iztieta eta Alaberga.
  3. astea: Galtzaraborda, Pontika eta Beraun.
  4. astea: Erdigunea eta Kaputxinoak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.