Martxoaren 8a aldarrikapenari gordetako eguna da, baina bezperan jaiarekin uztartuko dute. Izan ere, emakumeen barrikotea egingo dute Txintxarri elkartean, 21:00etatik aurrera. Lehenago, baina, poteoa egingo dute Arkaitza tabernatik hasita. Zintzurra bustitzen hasteko zita 19:30ean jarri dute.
Afaldu ondoren, La Furiak rap kantariak kontzertua emango du, eta ondoren festa giroa egongo da. Sarrerak Arkaitza eta Sindikato tabernetan eros daitezke, hamabost euroren truke.
Barrikotea
asteburuan egingo diren ekitaldi askotako bat izango da.