Martxoaren 8ko Errenteriako manifestazioarekin bat egin dute Oarsoaldeko lau udalek
Oiartzun, Pasaia eta Lezotik zutabeak aterako dira Errenteria-Oreretako manifestazioarekin bat egiteko
- Martxoak 7a arte: Gaxuxa Emakume taldearen erakusketa Kultura aretoan. Astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Larunbatean, 11:00etatik 13:30era.
- Lezo emakumearen ikuspegitik eta emakumearen ahalduntzearen gaineko hitzaldiak. Martxoan zehar egingo dituzte baina data zehazteko dago.
- Gaxuxa Emakume Taldeak Lezoko puntu ilunen gainean egindako txostena aurkeztuko du. Martxoan zehar izango da baina data zehaztu gabe dago.
- Martxoaren 6tik 26ra: Erakusketa Xenpelar etxean: Industrializazioa, emakumeak eta lana Errenterian XIX eta XX. mendeetan. Astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.
- Martxoak 6, ostirala: Disziplina anitzeko jaialdia Galtzaraborda kiroldegian 17:30ean.
- Martxoak 7, larunbata: Mariasun Landa Sari banaketa Xenpelar Etxean 12:00etan.
- Martxoak 7, larunbata: Kontzertua Txintxarrin 23:30ean.
- Martxoak 5, osteguna: Emakumeen osasun zainketarako gakoak. 18:00etatik 20:00etara.
- Martxoak 5-12: Erakusketa Kamion herritarren lanekin.
- Martxoak 7, larunbata: Poteo morea 19:30ean. Ondoren afari feminista eta sorpresa 21:30ean.
- Martxoak 26, osteguna: Kultura anitzeko elkarrizketak jatorri askotariko emakume pasaitarren artean 17:00etatik 20:00etara.
- Martxoak 27, ostirala: Batukada feminista 17:30etik 19:30era.
- Martxoak 7a arte Oiartzungo emakume artisten erakusketa liburutegian.
- Martxoak6, ostirala: Hitzaldia udaletxeko pleno aretoan: Herri kurdua erresistentziatik iraultzara: emakumeen borroka. Amagoia Zabaleta eta Maryam Fathi 18:30etik aurrera.
- Martxoak 7, larunbata: Artistak Done Eztebe plazara. Puntoa, bolilloak, eta patchworka egingo dute bertan 13:30ean hasita.
- Martxoak 8, igandea: Emakumeen bazkari feminista Girizian 14:30ean.
- Martxoak 13, ostirala: Gazteen arteko harremanen inguruko solasaldia udaletxeko pleno aretoan 18:30ean.