Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakin batzordearen txostena bere egin du EH Bilduk, eta gainontzeko alderdiei gauza bera eskatu die

Datorren agintaldian txipadun bosgarren edukiontzia derrigorrezkoa izatea proposatu du hondakinen batzordeak; birziklatze tasa %60tik gorakoa da helburua

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/03/13
Agerraldia egin du goizean Orereta-Errenteriako EH Bilduk, hondakinen tratamenduaren “aldaketa” eman dela irudikatzeko. Materia organikoa jasotzeko kuboak eskuan zituztela egin dute argazkia, Ingurumen Aholkularitza Batzordearen hondakinen batzordearen proposamena babestuz. Batzordeak derrigorrezko txipdun edukiontzi marroia jartzea deliberatu zuen.
bosgarren edukiontzia bildu

Hondakinen batzordearen proposamena bere egin du EH Bilduk

Luis Garridok azaldu duenez, Gipuzkoa hondakinen tratamenduari dagokionez, “eraldaketa sakon batean murgilduta” dago, eta zabortegi eredua “amaitzear” dagoela esan du. Gaineratu duenez, azken legegintzaldian “errauskailua gaindimentsionatua eta behargabekoa” geratu da, “herritarren konpromisoari esker”. Garridok zehaztu du Gipuzkoan %42 birziklatzen dela, eta 2016an birziklatu behar den %60ra iristeko helburua hurbil dagoela. Bide horretan, Errenteria-Oreretan hondakinen batzordea sortu zela gogorarazi du, “pentsamendu eta ideologia ezberdina duten herritarrez osatuta”. Batzordeak udalari txostena aurkeztu zion, herritarren ekarpenekin. Bertan, 2016rako %60ko birziklatze tasa eta 2018-2020rako %75ekoa proposatu zuten. Xedeak betetzeko, derrigorrezko bosgarren edukiontzia beharrezkoa zela ondorioztatu zuten. Horrekin bat egin du koalizio ezkertiar eta soberanistak, eta datorren agintaldian txosten hori “bide orri” bezala erabiliko dutela iragarri dute. Pedagogiaren beharra EH Bilduk ariketa politikoaren printzipioetako bat “pedagogia” dela adierazi du. “Hau da, guretzat nahi ez duguna besteentzako nahi ez izatea”. Horrela, Errenteriako Udalak edukiontzi marroien gastua onartzeko erabakia babestu dute: “San Marko Mankomunitateak hartu izan balu bere gain, gainontzeko herriek gure edukiontziak ordaintzea suposatuko luke. Beste herriek, bilketa sistema berriaren kostua bere gain hartzean, dirua aurreztu eta gastu sozialera bideratu dute”. PSE-EE, EAJ eta PPk hondakinen gaia “alderdien arteko lehiarako” erabili dutela salatu du Garridok. Argi utzi nahi izan du ez udal gobernu taldeak ezta hondakinen batzordeak ez dutela atez atekoa nahi, nahiz eta hiru alderdi horiek hori aditzera eman nahi izan duten. Horren harira, hondakin batzordearen txostena bere gain hartzeko eskatu diete hiru alderdi horiei, “gure herria %60 baino gehiagoko birziklatze tasara iristen diren udalerrien zerrendara gehitzeko”. Borondatezko bosgarren edukiontzia ezartzea “aurrerapausoa” dela iritzi dute, eta horren aurrean “aktibo” izango direla jakinarazi du koalizioak. Gainontzeko herritarrak ere birziklatze tasa handitzera gonbidatu dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.