Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ostiko, gaztetxetik atera eta kantxara

Areto futbol taldea sortu dute, gazte asanbladak antolatu zuen futbito txapelketaren ondoren

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/03/13
Garai batean, gaztetxe bat eskuratzeko metodo eraginkorrena ateari ostikoa ematea zen. Errenteria-Oreretako (oraingo) gaztetxean, ordea, ez zen hala izan, eta ostikoa barrutik kanporakoa izan da. Ostiko Areto Futbol Taldea aurten hasi da modu federatuan jokatzen, Gipuzkoako Hirugarren Mailan.
Ostiko (Isabel Mancebo Balda).

Ostiko (Isabel Mancebo Balda).

Gazte Egunera begira antolatzen duten futbito txapelketan du sorburu taldeak. Horrela azaldu du Xabi Rodrigez Ostikoko atezainak: «Txapelketa hori antolatu eta, hortik aurrera, larunbatetan geratzen hasi ginen partidak jokatzeko. Motibatzen hasi ginen…». Rodriguezek igeri egiten zuen, Eneko Murua taldekideak eskubaloia, eta gainontzekoek ere praktikatzen zituzten kirolak uzten hasi ziren. Federatzeko zer egin behar zen hasi ziren begiratzen, taldean parte hartzeko konpromisoa zutenen zerrenda itxi ondoren. «Baldintzak begiratzen hasi ginen», gogorarazi du Muruak: «Talde bakoitzak gehienez hamabost fitxa eduki zitzakeen». Taldea sortzeko garaian, bi aukera zituzten: klub bat sortu ala elkarte baten babespean taldea atera. «Zerotik hastea sekulako  nahastea zen, eta orduan gazte asanbladaren Ostiko Kultur Elkartearen kirol atala sortu genuen», adierazi du Rodrigezek. Hasierako gastuak —fitxak, ligan izena ematea, baloiak eta partidetako epaileak— «dirutza» suposatzen duela nabarmendu du Muruak: «Gastua bakoitzak bere gain hartzea gehiegi da, eta autogestioan oinarritzen hasi ginen, gure filosofiari jarraituta». Horrela, kontzertu bat antolatu zuten iraila hasieran, dirua lortzeko. Lehenengo urtea izanik, taldearen ekipazioa ere eskuratu behar zuten, eta horretarako lagun dituzten Oarso sagadortegi eta Sindikato tabernara jo zuten babes eske. «Beti eskertzen da laguntza, eta euren izenak kamisetan jarri ditugu», esan du Rodrigezek. Finantzazio iturri bila indartsu hasi baziren ere, orain utziagoa dute: «Epe luzerako proiektua izatea nahi badugu, dinamika batekin hasi behar dugu». Jokoa, geroz eta hobea Denboraldia ez zuten ongi hasi. «Berandu ibili ginen, eta udalari toki bat eskatu genion. Tokiak egon, badaude, baina talde asko daude, eta Ereintzak ordu askoz hartzen ditu kantxak, baina txoko bat egin ziguten. Gure kabuz ere hasi ginen entrenatzen, Gabierrotako kantxan», azaldu du Muruak. Hasierako jokoa «anarkiko» bezala deskribatu dute, eta orain dela hiru astera arte ez zuten etxean irabazi. Rodrigezek zergatia argitu du: «Areto futbolak taktikoki asko eskatzen dizu; jokoaren barne logika ulertu behar duzu. Zelaia txikia da, eta trukoa harrapatzea kostatzen da». Azken partidetan, baina, hobera egin du jokoak. Lehen indar fisikoan oinarritzen zuten euren jokoa, baina orain bestelakoa da. Eneko Muruak horretan sakondu du: «Hasieran behar den bezala jokatzen saiatzen ginen, baina ezinezkoa egiten zitzaigun, eta lau jaurtiketa gogorrekin konpontzen genituen partidak». Taktika hori ez da hutsezina; «txartel hori gehiegi jasotzen genituen. Orain gauzak lasaiago hartzen ditugu, baita gure artean ere», berretsi du Rodrigezek. Mota ezberdineko jendea Ostikok sorburua gaztetxea duen arren, talde «itxia» ez dela ziurtatu dute. «Gu gara zaharrenak [1990ean jaiotakoak dira], eta lau urteko aldea dago gazteenekin. Koadrila, ikastetxe, eta giro ezberdinetakoak gara. Kirol federatua praktikatu nahi duen edozein gaztek tokia dauka hemen», esan du Rodrigezek. Hori bai, taldeko hamabost fitxen muga gogorarazi du Muruak: «Bigarren talde bat ateratzea gustatuko litzaiguke, baina gastua bikoitza baino gehiago izango litzateke… Lehendabizi talde hau egonkortu behar dugu, eta gero ikusiko dugu zer egin». Hori bai, euren filosofiari jarraituz, entrenatzailerik ez dute. Ordezkaria, bai, ordea, federazioak hala agintzen duelako. «Ordezkariaren fitxa bat dago, eta paper hori ez du inork denboraldi osorako hartu. Min hartuta dagoen jokalari bat izan daiteke, edo beste arrazoiren batengatik jokatu ezin dezakeen bat», adierazi du Muruak. Entrenatzailea ez izateak «arazo txiki» batzuk sor ditzakeela aitortu duten arren, orokorrean ongi moldatzen dira. «Denborarekin ikasten den kontua da», esan du taldeko atezainak. «Lagun arteko partidetan dena jokatzera ohituta ginen, eta orain zelaitik kanpo zaudenean, luzeegi egin daitekeenaren irudipena izan dezakezu», gaineratu du. Espero zutena baino gehiago ari dira egiten ligan. Hasiera batean, taldea «katxondeo» moduan sortu bazuten ere, ligaren garapenak «lehiakor eta konprometitu» izatera bultzatu ditu. Sentsazio onekin daude. Taldeak, berria izanagatik, jarraitzaile fidel taldea lortu du, Rodrigezen arabera: «Etxeko partidetara jendea ikustera etortzen da, giroa sortzen da, tentsio uneren bat ere… Oso ongi pasatzen dute, batzuetan gure kontura barre egiten [kar kar]». Kirol arloari dagokionez, mailaz igotzeko txartela eskuratuz gero, ez dakite jokatuko luketen. «Izugarria izango litzateke hasiberria den lagun koadrila bat igotzea», esan du Muruak, «baina patxadaz hartuko dugu kontua. Aurten egin badugu egin duguna, datozen urteetan ere egin dezakegu, era antolatuagoan».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.