Auto bat Mamut barrura sartu da
Oraindik ezagunak ez diren arrazoiengatik sartu da merkatalgunera; kalte materialak eragin ditu
Kutxak dauden tokitik sartu da Alcampora autoa
Gertakaria izan da gaur goizean Mamut merkatalgunean. Zehazki, Alcampo supermerkatuan. Bertara auto bat sartu da, oraindik ezezagunak diren arrazoiengatik. Alcampoko sarreran dagoen 90 graduko bihurgunea eman beharrean, zuzenean sartu egin da merkatalgunera.
Istripuaren ondorioz, bertako langile batek zauriak izan ditu. Oiartzungo Udaltzaingoak esan duenez ez dira larriak, baina hala ere Donostia Ospitalera eraman dute langilea ohiko probak egitera. Autoaren gidaria ondo dago. Autoa automatikoa da, Udaltzaingoak esan duenez.