Itsas elkarrizketak, eta euskararekin sortutako pidginak zehazki, izango ditu gaitzat Atlantikaldia 2015ek
Arrakasta handiz ospatu zen lehen Atlantikaldia
Iaz egin zuten Atlantikaldia jaialdia estreinakoz. Jadanik aurtengoa —irailaren 17tik 20ra izango da— prestatzen hasi dira, eta lehenengo bilera egin dute eragileekin. Lehenengo proposamenak landu zituzten bertan, eta gehiago egin nahi izanez gero, aukera egongo Kultura Sailaren
e-postan helbidean. Epea hilaren 26ra arte izango da.
Lehenengo ekitaldian itsasoari begira jarri baziren ere, orain aurrerapauso bat eman nahi dute. Horrela,
Atlantikaldia&Itsas elkarrizketak izango da gaia. Duela mende zenbait sortutako pidgin-ak izango ditu ardatz. Alegia, euskal arrantzaleek beste toki batzuetako arrantzaleekin —Islandia edo Ternua eta Labrador, kasu— sortutako komunikatzeko hizkuntza bereziak.
Atlantikaldia jaialdiarekin Errenteria-Oreretak itsasoarekin izan zuen lotura berreskuratu nahi dute. Gainera, ozeano horri begira bizi diren beste herriekin harremana sakondu nahi da, eta Oiartzun ibaia berriro udalerriaren ardatz bilakatu nahi du.