Sabin Bikandik obra eszenikorako musika konposiziorik onenaren saria, eta dantzariek antzezle-zerrenda onenarena
Kukaiko kideak eta Sabin Bikandi (txapelak)
Atzo banatu zituzten Max Sariak, eta Kukairen
Gelajauziak ikuskizunak izendatuta zegoen bi Max sariak lortu zituen bart. Alde batetik, antzezle-zerrenda onenaren saria lortu zuten Kukai konpainiako dantzariek. Bestetik,
Gelajauziak-en musika konposatu zuen Sabin Bikandik jaso zuen beste garaikurra. Lan eszenikorako musika konposizio onenari jaso zuen Max saria.
Bartzelonan ospatu zituzten XVIII. Arte Eszenikoetako Max Sariak. Bost izendapen jaso zituen Kukaik hasiera batean, eta galbahea pasatu ondoren, bitan lortu dute finalista izatea. Biak ala biak irabazi dituzte.