Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu berriro gailendu da, eta Irabaziz-ek lau eserleku lortu ditu

600dik gora botoko aldearekin nagusitu da koalizio soberanista, baina PSE-EErekin berdindu du zazpi zinegotzirekin; sorpresa eman du Irabaziz-ek, hirugarren izanda

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/05/25
Luze, ohi baino luzeago iraun zuen boto zenbaketak bart gauean Errenteria-Oreretan. 21:30 inguruan %97a zegoen zenbatuta, eta emaitzek zortzi eserleku ematen zizkioten EH Bilduri, sei PSE-EEri, lau Errenteria Irabaziz-i eta hiru EAJri. Hiru ordu laurden baino gehiago behar izan zen emaitza baieztatzeko, erdiguneko mahai bat eta Galtzarabordako beste bat falta zirelako kontatzeko. Soberanista eta sozialisten artean dantzan zegoen dantzan zinegotzi postua, eta azkenean sozialistek eskuratu zuten, 92 botoko aldearengatik. Zazpina lortu dituzte bi alderdi nagusiek, baina Julen Mendoza egungo alkatea buru duen EH Bildu hautagaitzak lortu du irabaztea, 600 botoko aurrerapenarekin.
EH Bildu kontaketa

EH Bilduk Foru Plazan egin zuen kontaketa

Beraz, zinegotzi bat galdu dute ezkerreko soberanistek, eta bat irabazi sozialistek. Gaueko sorpresa nagusia, berriz, Errenteria Irabaziz hautesle elkargoa izan zen. Ahal Duguk, Ezker Anitzak, Equok eta Alternativa Republicanak babestutako zerrenda indarrez sartu da Errenteriako Udalean, eta lau zinegotzi lortu dituzte. EAJk, berriz, zituen hiru zinegotziei eustea lortu du. Hala ere, podium-etik atera da, eta laugarren indarra izango da. Eta azkena, PPk ez baitu ordezkaritzarik lortu. %5eko langara iristeko hiru hamarren falta izan zaizkio Chema Herzogi.

Parte hartzeak, gora

Hauteskunde erroldan zeuden 31.000 errenteriarretatik %60,28 joan ziren hauteslekuetara euren papertxoa sartzera. Lehenengo parte hartze datuek, 14:00etakoek, bi puntu gehiago ematen zituzten, 2011koekin alderatuta. Azkenean, lau ehuneko gehiago joan ziren 49 hautes mahaietara, atzo. Termino absolutuei dagokienez, EH Bildu koalizioak 400 boto inguru galdu zituen —900 Aralarrekoak kontatuta—. Ehunekotan, %31,82rekin. Alderdi sozialistako alkategai Jose Angel Rodriguezek, berriz, Juan Carlos Merinok baino 300 boto gehiago erdietsi zituen atzokoan. Guztira, 5.276. Irabaziz-ek 3.518 boto eskuratu zituen, %18,85. Ezker Anitzak duela lau urte lortutako zinegotzi bakarra laukoiztu du. Podemos efektuak eragina izan du hor, eta Aralarri urratuko zizkion. EAJk, berriz, zituen hiru zinegotziei eutsi die. 400 boto inguru gehiago lortu ditu, aurreko hauteskundeetan Hamaikabatek lortu zituen berberak, gutxi gora behera. PPk kolpe latza jaso du, eta bi ordezkari izatetik, bakar bat ere ez izatea pasatu da. Botoen ia erdia galdu dute popularrek, eta 877 botorekin geratu da zerrenda eskuindarra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.