Sistema berriaren lehen hondakin bilketa
Kontzentrazioa deitu dute larunbaterako atez ateko hondakinen bilketan diharduten langileek. 09:30erako deitu dute elkarretaratzea, Donibanen, udaletxearen aurrean.
Jakina denez, larunbata goizean egingo da udalbatza berria izendatzeko inbestidura plenoa.
Pasaian atez atekoa bertan behera utziko duela iragarria du hauteskundeak irabazi dituen alderdiak. Pasaiako PSE-EEk hauteskunde kanpaina bitartean esandakoa aurrera eramaten badu, horixe izango da alkatetza eskuratu ondoren hartuko duen lehen erabakia.
Pasaiakok Udalak 17 langile kontratatu ditu aurreko legegintzaldian hondakinak atez ate biltzeko sistema indarrean sartzearekin bat. Horiek dira, hain zuzen, kaleratuak izateko arriskuaren daudela jakinik “Gure lanpostuan defentsan, pribatizaziorik ez” lelopean elkarretaratzea deitu dutenak.