#izanezberdin programaren barruko paperezko kontzertua da, Garoa liburu-dendak antolatuta Albaolako Itsas Faktoriarekin elkarlanean
John Berkhout taldekoak Albaolan
John Berkhout talde oiartzuarrak kontzertu oso berezia eskainiko du ostiral honetan Pasaian. Txalupa batean joko du folk eta indie erritmoak uztartzen dituen banda gazteak, badiaren erdian, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Gazteek ere txalupetatik ikusiko dute kontzertua.
Ondoren,
Albaolako Kultur Faktorian lehorreratuko dira guztiak eta han kontzertu akustikoa eskainiko du oiartzuar taldeak.
Kontzerturako sarrerak 10 euro balio du, eta
Kutxa bulegoetan, eskualdeko turismo bulegoetan, Albaolan, edota Garoa liburu-dendatan eros daitezke.
Aurkezpena Albaolan
Lehengo astean aurkeztu zuten kontzertua, Albaola Kultur Faktorian, John Berkhout taldekoak bertan zirela. Han azaldu zutenez, #izanezberdin Kutxaren Gizarte Ekintzak sortutako ekimena da, hain zuzen ere, izenak iradokitzen duen filosofia gazteek bere egin dezaten.
Garoa taldeko Kepa Matxainek azaldu zituen etziko kontzertuaren ingurukoak aurkezpenaren inguruan. Esan zuenez, hauxe da plana: 19:30ean topaketa egingo dute Hospitalilloko moilan, kaiko Herreran, eta handik Albaolarantz abiatuko dira, txalupaz. John Berkhoutek txalupan eta itsasoz inguraturik eskainiko duen kontzertu entzutera. 20:15ean izango da badia erdiko kontzertua, eta oondoren, 20:30ean Albaolan lehorreratu dira guztiak John Berkhouten kontzertu akustikoaz gozatzeko.